XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizonak zaharra zenarren indarra zuen ahotsean.

Mundu honetan ikusi daitekeen ia gehiena ezaguna zuela ematen zuen.

Etzan zen pago azpian eta abesti bat hasi zen kantatzen, lorategi bat oroimenera ekartzen zuena eta hango loreen perfumea, eta nostalgia-minak jotako erresiñula zirudien kantari ari zenak, larrosa, geranio, amapola, nartziso, lili zuri eta pitxiloreen inguruan negar aieneka.

Ekarri zioten neskatxa bat, beltzarana, baina marmolezko hortzak zituela zirudiena.

Haren adatsa koralaren parekoa zen, behintzat hori iruditu zitzaion kanpotarrari eta hantxe pagoaren azpian egin zuten amodio ilargia errubera baten tamainakoa zenean, borobila, eta koloreagatik urruma ari den usoa.

Esnezko bidearen erdi-erdian.

Inork ez zuen alde egiten ikusi.

Zaldia libre utzi zuen Otamunoko lepoan eta harrez gero ia oraintsu arte zaldiak egon dira mendi horretan.

Neskatxari ez zioten etxeratzen utzi, debekatu egin zioten auzora joatea, bere kontaktoak gaitzen bat kutxatuko balu bezala, bere presentziak atzerritarra ekartzen bait zuen gogora eta hori gutxienez laidogarria zen.

Poliki-poliki Otamuno inguruko zuhaitzak eta belazeak kolorez aldatzen hasi ziren: haseran gaztain ikara, gorri zurbila ondoren eta azkenean bermeiloia.